INFO

Gipuzkoara iritsi da Korrika

Hirugarren egunean Gipuzkoan egingo ditu kilometro gehienak Korrikak. Arratsaldeko lehen orduetan Lesaka aldetik igaroko da eta iluntzean Baionara helduko da.

Inazio Agirre euskaltzalea omendu dute Tolosan. (Gorka RUBIO / ARGAZKI PRESS)

Goizaldeko lehen orduetan Korrika Gipuzkoara iritsi da. Tolosaldeko herriak zeharkatu ditu eta hortik Andoain, Errenteria, Oiartzun eta Behobia aldera abiatuko da. Andoainen esaterako, 400 urte betetzen dituztela ospatu dute 400. kilometroan 400 andoaindarrek korrika eginez.

Hernanialderantz abiatuko da hortik lasterketa eta hortik Oarsoaldea eta Bidasoara. Arratsaldeko lehen orduetan Bortzirietatik igaroko da eta iluntzean Baionara iritsiko da 23.15ak aldera.

Eguneko gaia administrazioetan euskara bultzatzea izango da eta Euskal Herritik kanpo ere hamaika korrika antolatu dituzte larunbaterako :Cancun, Bartzelona, Berlin, Shangai, Montrealen, Santiago de Chile, New York, Sydney edo Johanesburgon…