Txupinazoa Iruñeko Orfeoiak eta La Veleta peñak botako dutela baieztatu du alkateak
Aurtengo sanferminetako txupinazoa Iruñeko Orfeoiak eta La Veleta peñaren ondorengoek botako dutela baieztatu du Joseba Asiron alkateak.
NAIZ
IRUÑEA
Sanferminetako txupinazoa Iruñeko Orfeoiak eta La Veleta peñaren ondorengoek botako dute, Joseba Asiron alkateak baieztatu duenez.
Iruñeko Orfeoiak 150 urte beteko ditu aurten; La Veleta peñako kideak, berriz, sanferminetan zuri-gorriz janzten lehenak izan ziren eta 1936ko altxamendu faxistaren ondoren errepresaliatuak izan ziren.
Alkateak bi erakunde horiei utzi die uztailaren 6an suziria pizteko ohorea, herritarrei propagonismo handiagoa eman nahian.