Urrutia: «Gureari eutsita ari gara handienekin lehian»
Pozik agertu da, nola bestela, Josu Urrutia Athleticeko presidentea. Superkopa «zailtasunen gainetik» lortu dutela azpimarratu du eta taldeak handienekin lehian jarraitzen duela «gureari eutsita». Gabarra ateratzea kasu honetan ezinezkoa zela esan du, ostegunean bertan Europe League-ko kanporaketari aurre egin beharko baitio taldeak.
Athleticeko presidenteak taldearen izaera eta baloreak eutsita handienekin lehian aritzea nabarmendu du Superkopa lortu biharamunean. Josu Urrutiaren ustez «gureari eutsita» ari dira handienekin lehian. «Zorionekoak gara Athleticen egoteagatik eta pribilegioa da talde honetan egotea», esan du Urrutiak.
Garaipenaren gakoa taldeko lana izan dela nabarmendu du, joaneko eta itzulerako partidetan Athletic hobea izan dela eta bere alde izan duela talde zurigorriak «bere-bereak dituen balioak». «Oso handia da Athletic, ez bere historiagatik soilik, harrigarria da talde horren indartsuekin lehian aritzea», Josu Urrutiaren ustez.
Gabarra ateratzeko aukeraz galdetuta kasu honetan ezinezkoa zela esan du, datozkion erronkak direla eta. Ostegunean Europe League-ko kanporaketa du talde zurigorriak eta igandean Ligako partida, Bartzelonaren aurka San Mamamesen.
Urkullu: «Denontzat zara zu geuria»
Twitter bidez jaso du Athleticek EAEko Lehendakariaren zorion agurra. Garaipena euskal herritar guztiena dela azpimarratu du eta taldearen izaera azpimarratu du.
Zorionak Athletic-zaleok! Gaur euskaldun guztiontzat... Denontzat zara zu geuria! Athletic, altxa gazteak eta euskaldun zintzoak, aurrera!
— Iñigo Urkullu (@iurkullu) August 17, 2015