INFO

Hunkituta egin dio harrera Bergarak Jose Luis Elkorori

Ez da ohiko presoaren etxeratzea izan ez zegoelako urruti, baina hunkituta eta txalo artean hartu dute Jose Luis Elkoro bere herriko plazan. Bihar arratsalderako ‘Mugituko da’ plataformak deituta ekitaldi berezia iragarri dute, «bakea eta batasuna ardatz», antolatzaileen arabera.

Elkoro aske, Bergaran. (ARGAZKI PRESS)

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément vidéo.


Etxean da, Bergaran, libre, 1998ko uztailetik atzetik jarraika izan duen mamuari iskin eginda. Atzo arratsaldean jaso zuen albistea ezustean, hankari loturik izan zuen zigorrera lotzen zuen azken tramankulua eta herrian da hura atzean utzita.

Urrutitik ez zetorren arren, harrera hunkigarria egin diote herrikideek lepo zegoen plazan. Aske geratu berritan nabarmendu zuen moduan, denei elkarrekin aritzeko deia egin die Jose Luis Elkorok, batzeko deia.

Hori bera izango da, hain zuzen ere, bihar arratsalderako ‘Mugituko da’ plataformak deitu duen ekitaldiaren ardatza. ‘Baketa eta batasunaren gurpila’ izenburupean deitu du Elkororen askatasunaren alde sortu zen plataformak ekitaldia. 19.00etan izango da plazan eta bertan lankide eta militantzia kide izan dituen askoren parte hartzea espero da. Besteak beste ‘Egin’ auzian berarekin zigortu zituzten Isidro eta Patxo Murga eta Pablo Gorostiaga, Bergarako alkate izandako denak ere bertan espero dira eta baita hainbat kazetari eta musikari ere.