Jexux Mari Zalakain aske geratu da zortzi urteko espetxe zigorra bete ondoren
18/98 auziarengatik kartzelaratua izan zen Zalakain eta 8 urteko espetxe zigorra bete du.
NAIZ
Jexux Mari Zalakain aske geratu da gaur goizean zortzi urteko espetxe zigorra bete ondoren. 18/98 auzian zigortu zuten eta kartzela atarian itxaroten izan ditu berarekin batera zigortu zituzten Pablo Gorostiaga, Murga anaiak eta Jose Luis Elkoro.
Unibertsitateko irakasleak eta beste hainbat lagun hurbildu dira Palentziako Dueñas espetxera, Zalakaini lehen ongi etorria emateko. Arratsaldeko 19.30etan ekitaldia egingo dute Bilboko Santutxu auzoan.