INFO

Oiartzunek eta Realak, irabazi; Athleticek, berdindu

Athleticek berdindu egin du Bartzelonaren aurka Lezaman (1-1). Oiartzunek berriz, denboraldiko lehen garaipena lortu du (2-1) eta Realak Espanyol gainditu du Zubietan (2-0).

 

Athleticek eta Bartzelonak berdindu egin dute Lezaman. (Aritz LOIOLA / ARGAZKI PRESS)

Berdintasuna da nagusi Emakumezkoen Lehen Mailan. Transportes Alcaineren emaitzaren zain lau talde berdinduta daude sailkapenaren buruan 7 punturekin. Eta horien artean, Athletic eta Reala daude Bartzelona eta Atletico Madrilekin batera.

Hiru partida besterik ez dira jokatu, baina berdintasuna nabari da. Athleticek bana berdindu du etxean Bartzelonaren aurka jardunaldi honetan.

Realak berriz, Espanyol gainditu zuen larunbat arratsaldean Zubietan (2-0) eta Oiartzunek lehen garaipena eskuratu du Collerensen mendean hartuta (2-1).