Eguneroko autobus zerbitzu berria ireki dute Biarritz eta Paris artean
Egunero joan-etorriko hiru bidaia izango dira Biarritz eta Paris artean. Bat goizez, beste bat eguerdian eta azkenekoa gauez. 25 eta 39,5 euro tarteko prezioa izango du atzomartxan jarri zen zerbitzuak.
Autobus zerbitzu berri bat ezarri du Flixbus konpainiak Biarritz eta Paris artean. Joaneko hiru zerbitzu izanen dira egunero eta Parisetik Biarritzerako beste hiru. Atzo jarri zen martxan.
Bidean, Baiona eta Bordelen soilik egingo ditu geltokiak. Egunero, goizez aterako da lehena 09:35ean, eguerdian beste bat, 13:35ean eta 21:10ean azkenekoa. Hamar ordu inguruko bidaia da.
Lehen egunetan, eskaintza berezi moduan, tiketak euro bateko prezioan salduko dituela iragarri du konpainiak. Ohiko prezioek, aldiz, 25 eta 39,5 euro tarteko balioa izanen dute.