INFO

Urtza Alkorta aske geratu da

Urtza Alkorta preso ondarroarra aske geratu da gaur goizean, bi urte eta erdiko espetxe zigorra bete ostean.

Urtza Alkorta, espetxetik atera berritan. (@AskeGunea)

Urtza Alkorta 2013ko maiatzaren 15ean atxilotu zuen Ertzaintzak, ondarroarra babesteko bere herriko zubian antolatu zen herri harresiaren aurka hainbat orduz gogor jardun ostean. Ia 300 ertzain eta 34 furgoneta erabili zituen Polizia autonomikoak gaztea atxilotzeko.

Auzitegi Nazionalak boste urteko espetxe zigorra ezarri zion eta kondena hori betearazteko kartzeleratu zuten. Gaur goizean irten da Estremeratik eta 19.00ak aldera Ondarroan harrera egingo diote.