Beste 42 errefuxiatu iritsi dira Baigorrira
Beste 42 errefuxiatu iritsi dira Baigorrira eta, horrenbestez 49 dira dagoeneko herri horretan hartu dituzten etorkinak. Alkateak esan duenz, 50 lagunentzako tokia dute atseden zentroan eta hori dela-eta ez dituzte gehiago hartuko.
NAIZ
BAIGORRI
Joan zen astean zazpi errefuxiatu iritsi ziren Baigorrira eta azken orduotan beste 42 hartu dituzte, Kazeta.eus-ek berri eman duenez.
Jean-Michel Coscarat alkateak azaldu duenez, errefuxiatuak dauden atseden zentroak 50 lagunentzako tokia du eta, beraz, ez dituzte etorkin gehiago hartuko Baigorrin.
Errefuxiatuen kudeaketaz Atherbea elkartea arduratzen da; alkateak esan duenez, datozen egunotan mediku azterketak egingo dizkiete.
Afganistan, Sudan, Eritrea eta Keniakoak dira Baigorrira heldu diren errefuxiatuak.