INFO

«Argizaiola zuentzat, sasoi ilunetan argi izan zinetelako»

«Argizaiola zuentzat, sasoi ilunetan argi izan zinetelako». Hitz horiekin eskertu die Nerea Mujikak egindako ahalegina duela mende erdi Gerediaga elkartea sortu zutenei.

Argizaiola Saria. (Marisol RAMÍREZ / ARGAZKI PRESS)

Azoka antolatzea ez zen erraza izan baina ametsa bete zuten. Gaur esker oneko Argizaiola saria jaso dute Jesus Astigarragak, Koldo Alzibarrek, Leopoldo Zugazak, Carmen Mirandak, Arrate Salazarrek, Maria Rosario Astolak, Jose Luis Lizundiak eta Maria Concepcion Astolak. Azken bien kasuan beren senitartekoak igo dira agertokira.