INFO

Lorentxa Guimonek bi parlamentariren bisita jasoko du Renneseko espetxean

Sylviane Alaux (PS) eta Paul Molac (Morbihan) diputatuek Lorentxa Guimon, larriki gaixo dagoen presoa, bisitatuko dute Renneseko espetxean, Bagoazek jakinarazi duenez. Bertako beste hiru hautetsi ere espetxera gerturatuko dira.

Bagoazek Lorentxa Guimonen aldeko elkarretaratzea antolatu zuen Angelun. ©Isabelle Miquelestorena

Sylviane Alaux (PS) eta Paul Molac (Morbihan) diputatuek Lorentxa Guimon euskal presoa bisitatuko dute gaur Renneseko espetxean, Bagoaz mugimenduak jakinarazi duenez. Larriki gaixo dago Guimon eta hiru aldiz izan da ospitalean abendutik, osasun egoera dela-eta. Hilaren 9an bueltatu zuten azkenekoz espetxera eta 25ean emango dute epaileek haren baldintzapeko askatasunari buruzko erabakia.

Gaurkoan, era berean, espetxe aurrean harrera bat izanen dute Rennes herriko 3 hautetsik. Valérie Faucheux (Les Ecologistes), Ana Sohier (Union Democratique Bretonne) eta EELVeko hautetsi bat gerturatuko dira. Larunbatean manifestaldi batek Guimonen askatasuna eskatuko du, eta antolatzaileak ere espetxean izango dira guar.