INFO

Zabaltegi-Tabakalera lehiazko saila izango da aurrerantzean

Donostiako Zinemaldiko Zabaltegi saila lehiazkoa izango da aurrerantzean eta Zabaltegi-Tabakalera deituko da. Izen bereko saria eskuratzeko aukera izango dute sail horretan parte hartuko duten filmek.


Azken urteotako elkarlanari jarraiki, Zinemaldiak eta Tabakalerak hitzarmena sinatu dute, Zabaltegi aurrerantzean lehiazko sail izan dadin. Hala, 64. edizioan Zabaltegi-Tabakalera saria eskuratzeko lehiatuko dira bertan eskainiko dituzten filmak.

Zabaltegi-Tabakalera saria 20.000 eurokoa izango da; horietatik 6.000 euro film irabazlearen zuzendariak jasoko ditu, eta gainerako 14.000 euroak film irabazlea Estatu espainolean banatzen duen enpresak.

Saria berariaz sortutako epaimahai batek erabakiko du; zinemaren eta kulturaren alorreko hiru profesional izango ditu gutxienez.