INFO

Txaber Arruabarrena preso elorriarra aske geratu da

Txaber Arruabarrena aske geratu da. Preso elorriarra 2009an atxilotu zuten eta 2000 urtean Guardia Zibilaren aurka egindako eraso baten inguruko epaiketan absolbitu egin dute gaur bertan.  

Txaber Arruabarrena, kartzelatik atera ondoren.

Elorrioko Txaber Arruabarrena presoa aske geratu da. 2009 urtean atxilotu zuten eta gaur goizean epaitu dute Auzitegi Nazionalean 2000 urtean Guardia Zibilaren aurka egindako eraso baten harira. Fiskaltzak 35 uteko espetxe zigorra eskatzen zuen, baina epaileak absolbitu egin du.

Estatu frantsesean izan zen atxilotua, baina zigorra osorik bete ostean espainiaratu egin zuten. Ia zazpi urte eta gero izan da epaitua gaur goizean, eta absolbitu egin dute. Valdemoroko espetxetik atera da arratsaldean.