Manex Mouesca eta Martzel Calderon baxenabartarrak, Euskal Herriko mus txapeldunak
Manex Mouesca eta Martzel Calderon Izturitzeko bikotea izan dira garaile Euskal Herriko VIII. Mus Txapelketan. Iñaki Perez eta Juanma Lopez bizkaitarrei gailendu zaizkie.
NAIZ
URDIÑARBE
Urdiñarben jokatu zen larunbatean Euskal Herriko VIII. Mus Txapelketaren finala. Manex Mouesca eta Martzel Calderon izturiztarrak eta Ibarrekolandako Iñaki Perez eta Juanma Lopezen izan ziren finalean aurrez aurre, eta baxenabartarrak gailendu ziren.
3. eta 4. Evaristo Jimenez eta Isidro Jimenez burlatarrak eta Aritz Alunda eta Garikoitz Larretxea arraioztarrak sailkatu ziren. 5. postuan, berriz, Ikaztegietako Jon eta Xabi Luzuriaga bikiak geratu ziren.