INFO

Gazte Karpa antolatuko du Gazte Abertzaleak erakundeak Iruñean, Aberri Egunean

Martxoaren 27an ospatuko den Aberri Egunean parte hartzeko deia egin du Gazte Abertzaleak antolakundeak. Zentzu honetan, egitarau bat prestatu dute Iruñeko Redin pasealekuan, non DJ Majaris, Ze Esatek! eta Bad Soundek jarriko duten giroa.

Aberri Eguneko egitaraua ezagutzera eman du Gazte Abertzaleak erakundeak. (Gazte Abertzaleak)

Gazte Abertzaleak gazte antolakundeak, martxoaren 27ko Aberri Eguneko ekitaldiak direla eta, Independentistak Sarearekin batera Gazte Karpa antolatu du Iruñean, ‘Gazteon borroka etorkizuneko bide!’ lelopean.

«Gazte euskaldun orok eguna musika eta aldarrikapenarekin jai giroan ospa dezan», kontzertuak eta gune berezi bat jarriko dute Redin pasealekuan. Egun horretan Independentista plataformak «independentziaren proiektuaren sozializazioaren alde egiten ari den lanari merezi duen garrantzia» eman nahi dio gazte erakundeak.

Eguerditan Golemetatik abiatuko den manifestaldia eta gero, 14.00ean karpari irekiera emango diote DJ Majarisek jarriko du giroa. 15.00ean Ze Esatek! taldeak jarriko du dantzan jendea eta Bad Soundek jarriko dio amaiera.

Hau dela-eta, dei egin dute manifestaldian parte hartzera. «Gazteak gara herri honen geroa, eta horregatik gure pausuak bidean inoiz baino indartsuagoak izan behar dira», adierazi dute.