INFO

Jean Mixel Anxolabehere, Paueko Laborantza Ganbarako presidentea, hilda aurkitu dute

Jean Mixel Anxolabehere hilda aurkitu du gaur goizean bere emazteak Baigorrin zuten etxean. Paueko Laborantza Ganbarako presidenteak 47 urte zituen.

Jean-Mixel Anxolabehere eskuinean, Sauveur Lagourgue eta Andre Garretarekin batera, agerraldi batean. (Isabelle MIQUELESTORENA)

Mediabask agerkari digitalak igande honetan jakinarazi duenez, Jean Mixel Anxolabehere Pirinio Atlantikoko Laborantza Ganbarako presidentea hil egin da, 47 urte zituela. 2008. urtetik zen Laborantza Ganbarako lehendakaria.

Iturri beraren arabera, emazteak aurkitu du bere gorpua gaur goizean, Baigorriko euren etxean. Astelehenean autopsia egingo diote heriotzaren arrazoiak argitzeko asmoz.