Euskal Selekzioa Korsikaren aurka lehiatuko da maiatzaren 27an Ajaccion
Maiatzaren 27an Euskal Selekzioak partida berri bat jokatuko du. Honako honetan Ajaccion izango da norgehiagoka Korsikako selekzioaren aurka. Hala iragarri du Luis Maria Elustondo, Euskal Futbol Federakundeko presidenteak.
NAIZ
Euskal Selekzioa Korsikakoaren aurka arituko da maiatzaren 27an Ajaccion, Luis Maria Elustondok, Euskal Futbol Federakundeko presidenteak, jakinarazi duenez. Bi nazioek aspalditik daramate aurrera ofizialtasunaren aldarrikapena.
Korsikako selekzioa Paul Marchioni eta Charles Orlanduccek gidatzen dute, eta oro har, Ajaccio eta Bastiako jokalariek osatzen dute.