Iñigo Sancho bilbotarra aske geratu da, kanporatua izan ostean
Iñigo Sancho aske geratu da, Estatu frantsesean ezarri zioten zigorra bete eta kanporatua izan ostean.
naiz
Bilbo
Iñigo Sanchok Estatu frantsesean ezarri zioten espetxe zigorra bete du eta gaur kanporatu egin dute. Aske geratu da Errekaldeko bizilaguna.
Bilbotarra 2012an atxilotu zuten Joigny-n, Paris hegoaldean, Ruben Riverorekin eta Jon Etxeberriarekin batera, eta espetxeratu egin zuten, ETAko kide izatea leporatuta. Sei urteko zigorra ezarri zioten eta zigorra betetakoan Estatu frantsesetik kanporatua izateko agindua.