INFO

Turismoari ezin uko egin Berlinen

Dela Brandenburgoko atea, dela Izuaren Topografia, Berlingo Harresia, Checkpoint Charlie... Berlinen badago zer ikusia, are gehiago partida aurreko goiz batean denbora nola emana ere. Gida turistikoei baietz esan, igo autobusetara, kamera nahiz patrikako telefonoak atera, eta segi!

Baskoniako zaleak Berlingo autobus batean, turismo egiten. (Juanan RUIZ/ARGAZKI PRESS)

Eguraldi bikaina lagun, Euskal Herritik joandako hainbat zalek Berlingo leku esanguratsuenetako zenbait bisitatu ditu goizean. Elkar gurutzatuz bidean, beste turista askorekin batera, saskibaloia edo Final Fourra sarritan mundua ezagutzeko aitzakia delako, eta herrialde guztietan toki onak badirelako.

Koloreak bai bistan, bufandak ere noski baietz, baina artean turista soil, arratsaldean saskibaloiak esakini beharreko emozioetan murgildu aurretik.