INFO

Kontseiluak Iruñeko haur-eskolen afera, ETB eta Baztango euskara plan eraman ditu Bruselara

Kontseiluko idazkari nagusi den Paul Bilbaok Europar Parlamentuan hizkuntza diskriminazioa eta aniztasunaren inguruan ospatu den saioan parte hartu du eta ezagutzera eman ditu Iruñeko haur-eskolen arazoak, ETBren emisio etetea eta Baztango euskara plana. Era berean, «oinarrizko eskubideei erreparatzen ez dien legeria indarrean egotea ez dela onargarria» azpimarratu du.

Paul Bilbaok euskarak bizi duen egoera eraman du Europako Parlamentura. (Kontseilua)

Europar Parlamentuak hizkuntza aniztasuna eta diskriminazioaren inguruko saio bat burutu du eta Kontseiluko idazkari nagusi den Paul Bilbaok Euskal Herriko kasua eraman du bertara. Zentzu honetan, «oinarrizko eskubideei erreparatzen ez dien legeria indarrean egotea ez dela onargarria» salatu du.

«Jaioterriaren arabera hizkuntza eskubideak errespetatuak dituzu edo», adierazi du. Honela, justiziaren eta espainair Estatuaren Gobernuaren jarrera nabarmendu du., Carlos Urquijoren helegiteak gogora ekarriz eta Nafarroara begira, Iruñeko haur eskolen afera, ETBren emisioen etetea eta Baztango euskara plana ezagutzera emanez.

Goizeko saioen ostean alternatiba eta irtenbideen auziei lotu zaizkie hizlariak. Hizkuntza-eskubideak, araudiak eta Bilbaok Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloaren (HEBP) balioa nabarmendu du. Azaldu duenez, duela 20 urte Bartzelonako Hizkuntza Eskubideen Adierazpen Unibertsala egin zenetik tresna bat falta zen eskubide horiek praktikan eraginkorrak izan zitezen eta horixe da Protokoloak ahalbidetu nahi duena, hizkuntza-komunitateek tresna eraginkorrak izan dezaten euren hizkuntza-eskubideak errespetatuak izateko.