INFO

Berriozarko igerilekuen 25. urteurrena ospatuko dute ostiraletik aurrera

Ekainaren 10etik 18ra Berriozarko igerilekuek 25. urteurrena ospatuko dute, eta horretarako ekimen desberdinak antolatu dituzte. Paella-jana, zumba, spinning , Body-fit eta bestelako ariketak eta baita kontzertuak ere.

Berriozarko igerilekuen 25. urteurrena.

1991. urtean Berriozarko udako igerilekuak zabaldu ziren lehen aldiz eta aurten 25 urte bete dituzte. Hau dela-eta, ekainaren 10etik 18ra hainbat ekimen prestatu dituzte.10ean igerilekua irekiko da, eta hortik 18ra guztiendako proposamenak izanen dira.

Igerileku denboraldiaren irekierarekin batera, zumba egiteko aukera izanen da. Larunbatean, ordea, paella-janarekin asetzeko aukera izanen dute, txikienek puzgarrietan indarrak erretzen dituzten bitartean. Gauerako, aldiz, IparFolk-en kontzertua dago iragarrita.

Astean zehar ere ez da faltako body fit, spinning eta dantza afrikarra bezalako ekimenik. Eta azken egunerako, herri-parrillada eta 4Nek-en kontzertuarekin amaituko dira ospakizunak.