INFO

Lakuaren arabera Gure Esku Dagoren galdeketak ez ziren «ez arrakasta, ez porrot» izan

Josu Erkorekak igandean Gure Esku Dagok antolatutako kontsultak ez zirela «ez arrakasta, ez porrot» izan seinalatu du. Honen aurrean, Lakuak autogobernu ponentziaren baitako «akordio integratzaile eta plurala» nahiago duela gaineratu du.

Arrasateko mahaietak obat ekainaren 5eko galdeketan. (ARGAZKI PRESS)

Lakuako bozeramaile den Josu Erkorekak igandean Gure Esku Dagok antolatutako kontsultak «normaltasunez» ospatu zirela adierazi du, baina ez zirela «ez arrakasta, ez porrot» izan nabarmendu.

37.000 pertsonak hartu zuten parte, bozka eman ahal zutenen %30 inguruk. Adibidez espainiar konstituzioari baietz esan zion kopurua baino gehiago eta Arenys de Muntek Herrialde Katalanetako lehen galdeketa burutu zuenean baino partaidetza handiagoa izan zuten.

Ekorekak «batzuek arrakastaz eta besteek porrotaz» hitz egin nahi dutela kritikatu du. «Seguruenik ez zen ez bata ez bestea izan», berretsi du.

Haren hitzetan, Lakuako Gobernuak nahiago du «akordio integratzaile eta plural bat», Gasteizko Parlamentuan dagoen autogobernu ponentziaren baitan.