INFO

Aranzadik «desadostasuna» agertu du San Frantzisko plazako guneko itxiera ordutegi atzerapenarekin

San Frantzisko plaza «haurrak dituzten gurasoentzako gune liberatu moduan, kontzertu edo taberna zaratatsurik ez duen toki gutxietako bat» zela defendatu du Aranzadik eta Iruñeko Udalak sanferminetan guneak kudeatzeko elkarteei egin dien deialdi berriarekin bere «desadostasunda» agertu du.


Aranzadik bere «desadostasuna» agertu du Iruñeko Udalak sanferminetan guneak kudeatzeko elkarteei egin dien deialdi berriarekin, zeinetan itxiera ordua atzeratzen den. «Bereziki» San Frantzisko plazaren ordutegia gaitzetsi dute.

Armando Cuenca eta Alberto Labarga zinegotziek prentsaurrekoan adierazi dutenez, gune hauen kudeaketa «prozesuaren puntu grisenetako bat» izan dela gaineratu dute. Aranzadirentzako «marra gorriko modukoa» zen San Frantzisko plaza «haurrak dituzten gurasoentzako gune liberatu moduan, kontzertu edo taberna zaratatsurik ez duen toki gutxietako bat zelako».

Cuencak «Gora Iruñea eta eskualde etxeen presioen ondorioz» marra gorri hori igaro dela adierazi du. «Erabaki horretatik aldentzen gara». Deialdi berria ordutegi luzapen batekin egin da, zeinekin San Jose eta San Frantzisko plazak 23:00etan itxiko dira, eta Errekoletak 04:00etan.

Hau ez da Aranzadik aurkezten duen lehen kexa. Aurretik, Pamplona Orain elkarteak egin moduan, non Aranzadiko hainbat kide dauden, Antoniutti eta Takonera «tasarik gabeko kolektibo guztientzako gune» bezala aurkeztu zituzten.

Hala ere, San Ferminetako mahaian «inoiz baino elkarlan gehiago» egon dela nabarmendu nahi izan dute, «irekiagoak» aurreko gobernuekin alderatuz.