Enrike Letona libre utzi du epaileak, baina prozesatu egoeran
Enrike Letonak ukatu egin du espainiar Entzutegi Nazionalean leporatzen zaizkio ekintzetan parte hartu izana, eta orduan komisaldegian izenpetutako deklarazioa torturapean egin zuela salatu. Epaileak libre utzi du, baina prozesatu egoeran eta epaitegitik detzen dutenean bertara joateko beharrarekin.
Enrike Letona arrasatearrak espainair Entzutegi Nazionalean deklaratu du gaur eguerdian, 1981. urtean ETAren ekintza batean parte hartu izana leporatuta. Letonak, bere deklarazioan, ukatu egin du aztertzen ari diren ekintzan parte hartu izana eta bere garaian komisaldegian egindako deklarazioa tortura pairatu ostean egin zuela salatu du.
Fiskaltzak «badaezpadako neurriak» hartzea eskatu du. Hau da, pasaportea kentzea eta astero epaitegian sinatu behar izatea. Epaileak, bestetik libre uztea erabaki du, neurririk gabe, baina epaitegitik detzen dutenean bertara joateko beharrarekin.
Defentsak jakinarazi duenez, «rozedurak aurrera egin ala ez «erabakizeke» dago, eta ordura arte prozesatu egoeran geratuko da Letona.