Beste bortxaketa salaketa bat izan da Iruñean
Iruñeko neska batek gaur goizaldean bortxatu egin dutela salatu du, Euskalerria Irratiak zabaldu duenez.
Beste bortxaketa salaketa bat izan da sanferminetan, Euskalerria Irratiak zabaldu duenez. Iruñeko neska batek gaur goizaldeko 5.00etan Takoneran bortxatu egin dutela salatu du eta Udaltzaingoa ikertzen ari da, hedabide horren arabera.
Botxatzeaz gain lapurreta egin diotela ere adierazi du neskak.
Erasoa baieztatuko balitz, sanfermin hauetan izan den hirugarren bortxaketa izango litzateke. Lehen salaketa gazte madrildar batek jarri zuen, txupinazoaren biharamunean, eta bost mutil atxilotu zituzten, horien artean guardia zibil bat eta militar bat.
Gaur bertan baieztatu da gazte frantses batek ere salaketa jarri zuela larunbat gauean eraso egin ziotelako.