INFO

Karlomagnoren soldaduek 778 urtean Iruñea birrindu zutela gogoratu dute

Zaragozatik bueltan zeudela, Karlomagnoren tropek Iruñea birrindu zuten 778. urtean. Egun gutxitara, baskoiek mendekua hartu zuten Orreagako gudan, Iruñeko Erresumaren abiapuntutzat hartzen den gertakarian.

Joxe Abaurrea Iruñeko alkateordea loreak eskeintzen (Jagoba MANTEROLA-ARGAZKI PRESS)

Gaizka Arganguren kazetariak gogoratu duenez, duela 1.238 urte garaiko armadarik boteretsuena baskoien hiru buruzagia birrindu zuen. Frankoen inperioaren parte izateari uko egiten ziotelako zigor bortitza jaso zuten. Egun batzuk geroago, Orreagan mendekua hartu zuten, soldadu boteretsu horiek gailenduz. Hortik abiatu zen "euskaldunen erresuma, Iruñeko Erresuma". Zazpi mendez, 1512a arte, euskaldunen estatua izan zen.

Iruñeko alkateorde Joxe Abaurreak lore eskaintza egin zuen hiria suntsitu zutenean hildakoen omenez, baskoien hiri buruzagia zela gogoratuz. Bide batez Iruñea «probintzia espainol baten hiriburua» bilakatu izan nahi dutenen kontra egin zuen, euskaldun guztien hiruburua izaten segitzen duela gaineratuz, lurralde zatiketa gaindituz.

Datorren larunbatean, Ibañetan eta Orreagan egingo dira 778an gertatu zena gogoratzeko ekitaldiak. Hauen artean, hildako gudarien omenezko plaka bat paratuko dute.