Finalerdietarako txartela lortu ezin eta agur esan die jokuei Tania Calvo gasteiztarrak
Tania Calvo txirrindulariak ezin izan du Keirin probako finalerdietarako txartela lortu eta hemen bukatu da Rioko Joku Olinpikoetan izan duen partaidetza. Lehen aukeran erori egin da gasteiztarra, eta bigarrenean laugarren postuan sailkatu da.
NAIZ
Rio
Tania Calvo txirrindularia Keirin probako finalerdietatik at geratu da eta agur esan die Joku Olinpikoei. Gasteiztarrak eroriko bat pairatu du lehenbiziko proban eta txartela lortzeko bigarren aukeran laugarren egitea baino ez du lortu.
Calvok diploma olinpiko batekin hartuko du etxerako bidea, atzo Helena Casasekin batera taldekako abiadura proban zazpigarren sailkatu eta gero.