INFO

Finalerako sailkatu da Iñigo Peña zumaiarra K4 proban

K4 1000 metroko proban finalerako txartela lortu du Iñigo Peña zumaiarrak. Bigarren izan dira bere finalerdian. Aurrekanporaketan hirugarren izan dira bere saioan, eta hau dela-eta lehiatu behar izan dute finalerdia.

K4 finalerako sailkatu da Iñigo Peña. (Damien MEYER / AFP)

Iñigo Peña zumaiarra K4 1000 metroko probaren finalean izango da, finalerdietan, bigarren denborarik onenarekin sailkapena lortu eta gero. Iñigo Peñak, Javier Hernanz, Rodrigo Germade eta Oscar Carrerarekin batera, 3:00.237ko denbora markatu du.

Finala biharko aurreikusia dago. Gaurko proban, behetik gora etorri da laukotea, lehen bi partzialak laugarren tokian igaro ondoren.

Minutu  batzuk ehenago lehiatu den aurrekanporaketan, lehen sailkatua zuzenean finalean sartzen zen, eta Txekiar Errepublikak lortu du garaipena. Peñaren laukotea hirugarren izan da eta finalerdietan lortu beharko du finalerako txartela.

Lehen partzialean hirugarren zihoan Peñaren taldea, bigarrenean postu bat erori da, baina azken txanpan hobetu eta hirugarren amaitzea lortu dute. Orotara parte hartu duten talde guztien artean bostgarren denborarik onena markatu dute.