Osasunak Didier Digard erdilaria fitxatu du
Didier Digard erdilari frantsesa urtebetez arituko da Osasunan, Betisek utzita. Jokalariak mediku frogak pasa ditu gaur goizean, eta segituan hasiko da talde nafarrarekin lanean.
NAIZ
IRUÑEA
Osasunak fitxaketa berri bat iragarri du merkatua irekita dagoen azken egun honetan. Didier Digard erdilaria utzita iritsi da Iruñera, Betis taldetik. Zelai erdian eta atzealdean joka dezake.
30 urteko jokalariak Le Havren hasi zuen bere ibilbidea eta 2007an PSGra egin zuen salto. Ingalaterran ere aritu da, Middlesbrouh taldean. Frantziar ligara itzuli zen, Nizaren koloreak defendatzera eta iaz Betisek fitxatu zuen.