Markel Susaetak kontratua luzatu du Athleticekin, 2019ra arte
Markel Susaetak eta Athleticek akordioa lortu dute, jokalari eibartarraren kontratua bi urterako, 2019ko ekainaren 30era arte, luzatzeko. Deusestatze klausula 45 milioi eurokoa da.
NAIZ
BILBO
Webgunearen bitartez Athleticek jakinarazi duenez, bi urterako luzatu du Markel Susaetaren kontratua.
Hala, 2019ko ekainaren 30era arte izango da indarrean jokalari eibartarraren kontratua.
Deusestatze klausula 35 milioitik 45era igo dute.
2007an Joaquin Caparrosen eskutik lehen taldean debuta egin zuenetik, hamar denboraldi daramatza Susaetak Lehen Mailan.