INFO

Larrialdi zerbitzuen egoera larria nabarmendu du LABek

Nafarroako Larrialde Agentzia (NLA) desagertarazi zutenean egoera okerrera egin duela nabarmendu du LAB. «Egitura falta eta langile eskasiaren ondorioz, gure zerbiztuen egoera larria da». Hori dela eta, «egoera hau konponezina bihurtu baino lehen» neurriak hartzeko garaia dela gaineratu du sindikatuak.

LABen agerraldia NLA ohiaren egotzaren aurrean (@MartxeloDiaz)

«Jakin badakigu UPNk egoera larrian utzi zituela gure zerbitzuak, eta hau aldetzeko ahalegina denon artean egin beharra dagoela. Gaur egun eta legealdi honen hasieratik langileok ere gure bizkar gainean hartu dugu ahalegin hau, gure ordutegiaren gainetik orduak sartuz Iruñeko parkeko anbulantzia publikoa izan dadin, edo eta parkeetako minimoak ahalik eta gehienetan bete daitezen», adierazi dute LABeko ordezkariek NLA ohiaren egoitzaren atarian egin duten agerrladian.

Langileek egindako esfortzu honen aurrean Nafarroako Gobernuak izan duen jarrera salatu du. «Gobernuaren aldetik utzikeria eta inposaketak besterik ez dugu jaso», esan dute.

«Inposaketa diogu, bai, gaur egun eta urtea pasa eta gero Gobernuak ez dielako gure zerbitzuaren benetako arazoei aurre egiten, erabakiak langileon iritzia eta esperientzia kontuan hartu gabe hartzen direlako eta ez dakigu nork, non, nola eta zergatik hartzen dituen ere», gaineratu dut.

Gauzak horrela, suhiltzaileen zerbitzuaren egoera larria dela berretsi dute. Izan ere 388 suhiltzaile behar badira Nafarroan, egun 320 daude eta neurririk hartzen ez bada bost urtetan 244ra jaitsi daitezke. Egun askotan parkeetan beharrezkoak diren minimoak ez direla betetzen gaineratu dute, bi suhiltzaile baino ez daudelako. Iruñeko Zapateria kalean izandako sutean behar baino bi suhiltzaile gutxiago aritu zirela esan zuten ere.

SOS Nafarroan egoera ere ez da hobea. Joan den astean zerbitzu honetako langileek pairatzen duten egoera salatu zuten eta gaur LABek haien alde egin du.

«Aurreko gobernuak egoera txarrean utzitako zerbitzua ez bakararrik ez da hobeta, okerrera ere egin du. Langileek zerbitzuaren arazoei aurre egiteko asmoz, eta haien egoera bera ere hobetzeko asmoz, zenbait eskakizun eta proposamen egin zituzten hasiera hasieratik, baina zuzendaritzaren aldetik ez dute erantzunik izan», salatu dute.

 

UPNren ardura

Horren aurrean langileek esamesak entzun eta irakurri behar izan dituztela salatu dute ere, Tafallako sutearen inguruan izandakoak aipatu dituztelarik. Zentzu hontena, koordinazioa egokia izan zela nabarmendu dute UPNk gai hau bere interes politikoetarako erabili duela gaineratu dute.

Halere, langileek egin zuten bezala, Babes Zibileko zuzendaria eta Barne Saileko zuzendari orokorra bere kargutik kentzea eskatu dio LABek Maria Jose Beaumont kontseilariari.