Polizia espainolak pertsona bat atxilotu du Getxon, Altsasuko guardia zibilak iraintzea egotzita
Polizia espainolak gizonezko bat atxilotu du Getxon, Facebook sare sozialaren bidez Altsasuko guardia zibilei irain egitea leporatuta.
NAIZ
BILBO
Facebooken argitaratutako ohar baten bidez, Polizia espainolak jakinarazi du Getxon gizonezko bat atxilotu dutela, sare sozial horren bitartez Altsasun joan den asteburuan izandako gertakarietan nahasita egon ziren guardia zibilak iraintzea egotzita.
Poliziaren arabera, atxilotutako lagunak «jendilaje hau hiltzen» jarrai zezala eskatu zion ETAri Facebooken.
Atxiloketa norbako anonimoen salaketek ahalbidetu dutela nabarmendu du Poliziak eta, hortaz, esker ona adierazi die laguntza hori ematen duten herritarrei.