Bi emakumek Gasteizko taberna batean pairatutako eraso lesbofoboa salatu dute
Bi emakumek eraso lesbofoboa pairatu zuten iragan asteburuan Gasteizko Logia tabernan. Elkar muxukatzeagatik tabernatik bota egin zituztela salatu dute. Ostegunean, 20:00etan, manifestazioa abiatuko da Andra Mari Zuritik.
Iragan asteburuan bi emakumek Gasteizko Legia tabernan pairatutako eraso lesbofoboa salatu dute. Elkarri muxu eman ondoren tabernatik bota egin zituztela jakinarazi dute. Honen aurrean arabar hiributuko mugimendu feministak prentsaurrekoa deitu du ostegun goizerako, eta egun bererako, 20:00etan, manifestazioa, Andra Mari Zuritik.
Irabaziren udal taldeak eraso berri honen aurrean «jarrera irmoa» eskatu dio Gasteizko Udaletxeari: «Gorroto delitu bat da eta ezin da estali», adierazi du ohar baten bidez. «Ezin da onartu inor taberna batetik botatzea muxu emateagatik, bere sexua, generoa edo orientazioa dena-delarik», gehitu dute.
Honela, ikerketa bat abiarazteko eskatu dio Udalari eta erasoa baieztatzekotan tabernari lizentzia kentzea.