INFO

ELA eta LABek mobilizazioak deitu dituzte lantoki guztietan azaroaren 25erako, Altsasurekin elkartasunez

LAB eta ELA sindikatuek dei egin diete langileei datorren azaroaren 25ean, gosari edo atseden denboretan, lantokietan protestak antolatu eta Altsasuko atxilotu, espetxeratu eta hauen senideei elkartasuna adierazi dezaten.


«Altsasuko herriaren aurka eramaten ari den kanpaina» salatu dute LAB eta ELA sindiaktuek ohar baten bidez. Era berean, azaroaren 26rako Altsasuko Udalak, atxilotu eta espetxeratuen senitartekoek eta herritarrek deitutako mobilizazioan parte hartzeko deia egin dute.

Gainera, aurreko egunean, hau da, azaroaren 25ean lan zentro guztietan senitartekoei edo Altsasuko herriari elkartasuna adierazten dituzten ekimenak antolatzera dei egin diete langileei.

Sindikatuek, bere egin dute Altsasuko Udalak onartu zuen deklarazioa, non atxilotu eta senideei elkartasuna adierazteaz gain, Nafarroako instituzioei Altsasuko gertaerak Iruñean epaitzea eskatzen dieten. 

«Terrorismo» izendapena gaitzetsi dute, eta «bakearen eta elkarbizitzaren aldeko hautua» egin dute.