INFO

«Cities & Economy forum», Euskalduna Jauregian

Nazioarteko gailur honek Bilbok negozio-hiri gisa leku hartzea eta inbertsioak eta enpresak erakartzea du helburu. New York, Londres, Singapur eta Bonbai bezalako hiri handien kudeaketan adituak izango dira foroan parte hartzen.

Invest in Bilbao.

Iñigo Urkullu Lehendakariak, Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusiak eta Juan Mari Aburto Bilboko alkateak Cities & Economy Forum foroa inauguratuko dute astelehen honetan.

Nazioarteko gailur honek Bilbok negozio-hiri gisa leku hartzea eta inbertsioak eta enpresak erakartzea du helburu. Ondoren, Bilboko alkateak mahai-inguru batean parte hartuko du. Bertan, New York, Londres, Singapur eta Bonbai bezalako hiri handien kudeaketan adituak direnek gai hau jorratuko dute: «Hirien eraldaketa eta hiriek duten papera negozio-aukerak sortzeari dagokionez».

Nazioarteko hizlariak

Guztira, nazioartean izen handia duten 34 hizlari arituko dira ekitaldian. Besteak beste, John Dickie, London First taldeko Estrategia eta Politika zuzendaria; Florence Forzy-Raffard eta Antoine Bidegain, Bordeleko Udaleko aholkulariak; Jorge Tinoco, Moreliako (Mexiko) Hiri Garapeneko eta Herri Lanetako arduraduna (Mexiko); Shishir Joshi, Bombay First delakoaren zuzendari exekutiboa; Merrill Pond, The Partnership for New York City-ko presidenteordea; Michael Koh, Singapurreko Bizitzeko moduko Hirien Zentroko kidea; Marcus Fernhout, Rotterdameko Cambridge Berrikuntza Zentroko zuzendari exekutiboa; Nina Tellegen, Amsterdameko Ekonomia Kontseiluaren zuzendari exekutiboa; eta Luis Cueto eta Enrique López Galán, Madrileko Udaleko Alkatetzako koordinatzaile nagusia eta Ekonomia Sustapeneko aholkularia, hurrenez hurren.

Enpresaren munduak, berriz, ibilbide eta eskarmentuagatik ezagunak diren hizlari hauek izango ditu ordezkari besteak beste: Sarah Quinlan, Mastercard Advisors-eko senior presidenteordea; Jorge Sicilia, BBVA taldeko ekonomista burua eta BBVA Research-eko zuzendaria; Klaus R. Schleicher, MIT (Massachusetts Institute of Technology) institutuko Harreman Korporatiboen zuzendaria; Carlos Sallé, Iberdrolako Politika Energetikoen Zuzendaria; Carlos Gómez, WAZE Google Company-ko presidentea; Marta Martínez, IBM Espainia, Portugal, Grezia eta Israelgo zuzendari nagusia; Marc Potard, Idom enpresako arkitekto eta hirigilea; Jon Azua, EnovatingLab-eko zuzendari exekutiboa eta presidentea; María José Aranguren, Orkestra – Lehiakortasunerako Euskal Institutuko zuzendari nagusia; eta Jon Uriarte, Ticketbis-eko zuzendari nagusia.

Europako Batzordearen bozeramailea Dana Eleftheriadou izango da, Industria Eraldaketarako eta Ekintzailetza Digitalerako Politiken koordinatzailea dena. Juan Ignacio Vidarte Guggenheim Bilbao Museoko zuzendariak azalduko du kulturak jarduera ekonomikoan duen garrantzia.

Hizlarien taldea osatzeko foroan arituko dira ere Daniel Noguera, Red.es erakundeko zuzendari nagusia; Iván Martén, The Boston Consulting Group taldeko zuzendari nagusia; eta Yumiko Noda, PwC Advisory LLC enpresaren barruan dagoen Cities Solution Centre-ko presidentea.

Cities & Economy Forum’ programari buruzko informazio guztia www.investinbilbao.com webgunean aurkitu daiteke.