Gobernu akordioa adostu dute EAJ eta PSEk
Elkarrekin osatuko dute Lakuako Gobernua EAJ eta PSEk, goizaldean itxi duten akordioaren ondorioz. Honen arabera, hamaika sail izango lituzke legealdi berriko Gobernuak, eta horietatik hiru geratuko lirateke PSEren esku. EiTB taldeak aurreratu du berria.
18 urte dira azkenekoz EAJ eta PSEk Lakuako Gobernua partekatu zutenetik. Bada, bide horretara itzuliko dira epe laburrean, aipatu alderdiek goizaldean itxi duten akordioaren ondorioz.
EiTB taldeak eman du akordio honen berri. Haren arabera, hamaika sail izango lituzke Gobernu berriak, aurrekoa baino hiru gehiago, eta horietatik hiru geratuko lirateke PSEren esku: Garraioarena eta Enplegua eta Gizarte Politikena eta Kultura.
Astelehen honetan berretsiko dute gobernu akordioa bi aldeek, gauzak ondo bidean.