INFO

Uriko bandera eta armarri ofizialak

Bilboko Udalak armarria eta bandera legeztatzeko prozesua amaitu du udal batzarrean. XVI. eta XIX. mendetik hasi ziren erabiltzen, hurrenez hurren.

Bilboko bandera.

Bilboko Udalak 2015eko urrian abiatu zuen uriko armarriaren eta banderaren erabilera legeztatzeko prozesua.

Sinbolo biak dira ezagunak eta onartuak, XVI. eta XIX. mendeetan hasi baitziren erabiltzen.

Bilboko armarria 1554ko Bilboko grabatu batean agertzen da eta honako hau da haren azalpena: «Zilarrezkoa, uhin urdin eta zilar kolorekoen gainean, ezkerraldetik mugituta, begi biko zubia, bere kolorekoa, bere eskuinean eliza, gorriz estalia, eta zubi gainean bi otso ibilian». Zubia eta eliza San Antongoak dira, Nerbioiren itsasadarraren gainean daudenak. Otsoek Harotarren familiaren adierazgarriak dira, Haro etxeak sortu baitzuen uria 1300. urtean.

Bilboko banderak berriz, zuria da eta lauki gorria du goiko aldean, ezkerraldean. Bilboko merkataritza-ontziek erabiltzen zuten itsas-adierazgarri zaharra da. Udalak bidalitako oharrean dioenez, uriak 1845ean egin zuen bere.

EH Bilduk berriz, Isabel II. erreginak inposatutakoa dela esan du udalbatzan eta prozesu partehartzaile bat irekitzea eskatu du. Izan ere, 1919an EAJk bultzatuta beste bandera bat erabiltzea erabaki zuten.