INFO

Aske dira Julen Etxaniz eta Arkaitz Landaberea zigorra beteta

Goizeko lehen orduan zigorra beteta aske utzi dituzte Julen Etxaniz eta Arkaiz Landaberea preso gipuzkoarrak. 2008an atxilotu zituzten biak eta hiru urte geroago zortzina urteko espetxe zigorra ezarri zieten. Torturak salatu zituzten inkomunikazio aldian.



Arkaitz Landaberea gaur aske geratu ostean. (@az_ernai)

2008ko abenduan atxilotu zituzten Pasai San Pedron Julen Etxaniz eta Donostian Arkaitz Landaberea, zigorra osorik beteta gaur berreskuratu dute askatasuna biek.

Guardia Zibilak egindako atxiloketen ostean torturatu egin zituztela salatu zuten gaur aske geratu diren biek. Guztira 321 euskal herritar atxilotu zituzten urte horretan polizia ezberdinek.

Aske geratu diren biak 2011ko maiatzean epaitu zituzten eta zortzina urteko espetxe zigorra ezarri zieten. Zigorra osorik beteta gaur irten dira kalera berriz Leongo Mansillatik Landaberea eta Castello II kartzelatik Etxaniz.


Julen Etxaniz, Castelló II espetxetik irten berri. (Etxerat)