INFO

Euskara politikak koordinatzeko Euskal Herriko erakundeen arteko egitura proposatu du EH Bilduk

Euskararen normalizazioan aurrera egiteko Euskal Herriko instituzioek egitura propio eta koordinatua eratzea proposatuko du EH Bilduk. «Hitzetatik ekintzetara pasatzeko garaia da», esan dute Dabid Anaut (Nafarroa) eta Rebeka Ubera (Gasteiz) parlementariek Iruñean egin duten agerraldian.

Rebeka Ubera eta Dabid Anaut parlamentariek aurkeztu dute proposamena. (Iñigo URIZ/ARGAZKI PRESS))

Beste arloetan instituzio desberdinek duten elkarlanaren antzera planteatuko du EH Bilduk egitura berri hau. Heleburua euskararen normalizazioaren bidean Euskal Herri osoan pausu koordinatuak ematea da.

Ipar Euskal Herriko erakunde berria, Nafarroako Gobernua, Lakuako Gobernua, Eudel, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa, Uema, hiriburuetako udalak, aldundiak eta Udalbiltza izango dira egitura horretan ordezkatuak egongo diren erakundeak.

Helburu nagusia euskaldunek hizkuntz eskubide guztiak errespetatuak izatea eta bigarren mailako hiritarrak izatea uzteari da. Horretarako, Euskal Herriko hiru eremu administratiboetako erakundeen koordinazioa indartzearen garrantzia azpimarratu dute. Bide batez, lehen aldiz Ipar Euskal Herrian erakunde bat izatearen garrantzia nabarmendu dute ere.

Zentzu honetan, etzi Nafarroako Vascuencearen Legeak 30 urte beteko dituenez, euskararen ofizialtasuna lurraldu guztietara hedatu behar dela nabarmendu dute Anaut eta Uberak. «Duela 30 urte lege hau oztopo zela esan genuen, eta gaur egun gauza bera diogu», esan dute, zonifikazioak eskubideak mailakatu eta ezabtzen dituelarik. Horregatik, lege berri baten alde lan egiten jarraituko duela iragarri du EH Bilduk.