INFO

Elkarretaratzeak Donibane Garazin eta Luhuson, atxilotuei babesa adieraziz

Ostiralean Luhuson atxilotutako bost pertsonak bihar pasako dira epailearen aurretik Parisen, eta Euskal Herrian elkartasun keinuek ez dute etenik. Gaur, berriz ere, 600 pertsona inguru bildu dira 900 biztanle dituen Luhuson. Donibane Garazin ere izan da elkarretaratzea.

Luhuson atxilotutakoak askatzeko eskatuz, elkarretaratzea egin dute Luhuson. (@LibreBN)

Ostiralean atxilotu zituzten Béatrice Molle-Haran, Michel Berhokoirigoin, Txetx Etcheverry, Michel Bergouignan eta Stéphane Etchegarayri babesa adierazi diete elkarretaratze desberdinetan. Donibane Garazin «bakegileak askatzeko» aldarrikatu dute.

Luhuson, aldiz, 600 pertsona inguru bildu dira, 900 biztanle besterik ez dituen herrian.