INFO

Fiona Tan indonesiarraren «Ekialdeari begira, galduta» obra Guggenheim museoan

Guggenheim Bilbao Museoak Fiona Tan artista indonesiarraren «Ekialdeari begira, galduta» (Disorient, 2009) obra aurkeztuko du ostegunean, abenduaren 22an.


«Ekialdeari begira, galduta» aurrez aurre jarritako bi pantailek osatzen dute. Pantaila horiek elkar komunikatuta daude, erakusten diren objektuen eta bien artean kokatutako bozgorailu baten bitartez -bertatik gizonezko ahots batek Marco Poloren bidaien hainbat pasadizo kontatzen ditu ahopean-.

Pantaila handienean, 'travelling' geldo baten bidez, Ekialde Urrunera egindako bidaiak eta espedizioak gogora ekartzen dituzten oroigarri eta garaikur anakronikoak erakusten dira. Halaber, ustekabean, apaingarri modernoak, hainbat herrialdetako txanponak, telebistak eta Veneziako Bienaleko Herbeheretako Pabiloiaren maketa bat agertzen dira.