INFO

«Aski da justizia», Cabacasen sendiari laguntzeko banderak

Athletic-eko jarraitzaileak diren Piratak taldeko kideek Iñigo Cabacasen sendiari laguntzeko asmoz banderak egin dituzte. 20 eurotan salduko dituzte eta horietatik 10 euro, senide eta lagunentzat izango dira.

Athletic-eko jarraitzaileak diren Piratak taldeak twitterrean erakutsi du bandera berria nolakoa izango den.

«Aski da justizia» leloa darama Iñigo Cabacasen omenez Piratak taldeak egin dituen bandera berriak. 20 eurotan salduko dute eta diruaren erdia Cabacasen sendiari laguntzeko erabiliko dutela azaldu dute sare sozialetan.