INFO

Erakustaldia emanda, aise nagusitu dira Irribarria eta Rezusta (22-7)

Aurkarien gainetik pasa, erakustaldia eman eta aise irabazi dute Irribarria eta Rezustak Aimar Olaizola eta Untoriaren aurkako partida (22-7). Hala, are liderrago dira gaurko puntuaren ostean.

Irribarriak jo ditu pilotakada gehien partiduan. (Juanan RUIZ/ARGAZKI PRESS)

Lautik lau irabazita, are liderrago dira Irribarria eta Rezusta gaurko puntuaren ostean. Eibarren jokatu dute igande honetan, Olaizola II.-a eta Untoriaren aurka.

Galtzaileak ez dira tantu batean ere nagusitu, partiduaren inolako momentutan nagusitu. Hala, gainetik pasa zaizkie Irribarria eta Rezusta, eta erakustaldia emanez irabazi dute (22-7).