INFO

Arte Ederretako Museoko zuzendari berriaren izendapena azaltzea eskatu diote alkateari

Bilboko EH Bilduk Juan Mari Aburtoren agerraldia eskatu du Arte Ederretako Museoko zuzendari berria izendatzeko hautaketa publikoa zergatik ez den egin azaltzeko.


Alba Fatuarte, EH Bilduko zinegotziak, Bilboko alkatearen agerraldia eskatu du Miguel Zugaza Arte Ederretako Museoko zuzendari berriaren izendapenaren ingurko azalpenak eman ditzan. Juan Mari Aburto museoko patronatuaren kideetako bat da eta hautaketa publikoa zergatik ez den egin galdetu du koalizioak.

Ildo horretan, A plataforma izeneko kolektiboak 150 artista eta kultura munduko jendearen sinadurak bildu ditu hautaketa publiko bat egin dezaten Arte Ederretako Museoko zuzendari berria izendatzeko.