INFO

Hildako etxerik gabeko pertsona baten omenezko ekitaldia

BesteBi plataformak ekitaldi bat antolatuko du asteazkenean, abenduaren 28an, Bilboko Bizikidetza plazan, duela egun batzuk Bizkaiko hiriburuan hil den etxerik gabe pertsona baten omenez. Ekitaldia goizeko 11.30ean hasiko da.


Etxerik gabeko pertsonen alde eta etxebizitza duin baten alde lan egiten duten hogei bat elkarte eta erakunde biltzen dituen plataforma da BesteBi. Hain zuzen ere, Agiantza, Bidesari, Bizitegi, Cáritas Bizkaia, CEAR Euskadi, San Antonio Iralabarri Jantokia, Comisión Antisida, EAPN-Euskadi, Elkarbanatuz, Emaús-Bitartean, Emaús Bilbao, Gizakia Goiztiri, Izangai, Lagun Artean, Munduko Medikuak, Oblatas-Lehio Zabalik, Posada de los Abrazos, Rais-Euskadi Sortarazi, T4, Zubietxe eta ADSIS fundazioa elkarteek osatzen dute plataforma.

BesteBi plataformak dei egin die Bizkaiko herritarrei, Bilbon hil den pertsona baten omenezko ekitaldian parte hartu dezaten. Ekitaldian plataformak agiri bat irakurriko du, eta hildako pertsonari eta etxerik gabeko pertsonei omenaldi xumea eskainiko die.