INFO

Ehun bizikleta berri mailegu zerbitzuan

Bilboko Udalak ehun bizikleta berri jarri ditu Bilbon Bizi Mailegu Automatikorako Zerbitzuan. Ibilgailu berriak gaur goizean aurkeztu dituzte Sabino Arana etorbidean dagoen mailegu puntuan.

Bizikleta berriak aurkeztu ditu Alfonso Gil Udal Gobernuko ordezkariak. (Bilboko Udala)

Bizikleten flota handitzeko, 51.902,95 euro inbertitu ditu Udalak. Aurkezpenean, Alfonso Gil alkateorde eta Mugikortasuna eta Jasangarritasuna zinegotzi ordezkariak datorren urtean Bilbon Bizi zerbitzuak unitate elektrikoak izango dituela aurreratu du.