INFO

Eraikin bat okupatu dute Donostian, etxebizitza proiektu bati ekiteko

Gipuzkoar hiriburuko Moraza kalean eraikin bat okupatu dute, etxebizitza proiektu bat martxan jarri asmoz. Udaltzaingoa laster bertaratu da eta eraikina hustu egin du.


‘Iruzurren aurrean, etxebizitza autogestionatua’ dioen pankarta bat eskegi dute Donostiako Moraza kaleko 1 zenbakitik. Hainbat pertsonek eraikin bat okupatu dute, etxebizitza proiektu bat martxan jarri asmoz, Topatuk jakinarazi duenez.

Iturri beraren arabera, duela egun batzuk sartu ziren bertara, gaur publiko egin arren. eraikina txukuntzeko auzolanerako deia egin dute. Era berean, adierazi dutenez, Juan Ramon Reparaz eta Luis de Miguel enpresariak daude jabeen artean, Panama eta Gurtel auziekin lotutakoak.

Udaltzaingoa laster agertu da bertan, eta Moraza kalea itxi egin du. Udaltzainak eraikinean sartu dira eta bertan zeudenak ateratzeari ekin diote.