INFO

Txokolatea eta errege opila plaza Barrian

Errege opil erraldoi baten 4.000 erraziotik gora banatu dituzte euro baten truke eta jasotako dirua Elizbarrutiko Caritasen Haurtzaro Programaren proiektuak bultzatzeko izango da.

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément vidéo.


Errege egunaren bezperan, urtarrilak 5, plaza Barrian urtero egin ohi den errege opil «solidarioa» ekimena antolatu dute Caritas Bizkaia, Lapiko Catering eta Bilboko Zazpi Kaleetako Merkatarien Elkarteak, beste erakunde batzuen laguntzarekin.

Udaleko ordezkariak eta beste hainbat aurpegi ezagunek parte hartu dute ekimenean eta 4.000 erraziotik gora banatu dituzte.