INFO

Gizonezko bat zendu da auto istripu batean, Eibar eta Elgoibar artean

Soraluzeko 80 urteko gizonezko bat hil egin da Eibar eta Elgoibar arteko Maltzaga biribilgunean auto istripu batean. Gidatzen ari zen kotxeak talka egin du kamioi batekin. Bi zauritu daude.


Gizonezko bat zendu da N-634 errepidean, Eibar eta Elgoibar artean, auto istripua izan eta gero. Gidatzen zuen kotxeak eta kamioi batek talka egin dute, eta bertan hil da Soraluzeko 80 urteko gizonezkoa. Berarekin zihoan emakumea, 77 urteko soraluzetarra, zaurituta dago eta kamioi gidaria ere ospitaleratu egin behar izan dute.

Hildakoaa kotxe barruan harrapatuta gelditu da, eta bertaratutak omedikuak bere heriotza baieztatu besterik ezin izan du egin.

Istripuaren ondorioz errepidea bi zentzutan itxi behar izan dute.