INFO

Larunbatean Mediterraneoan izan zen naufragioaren ondorioz 180 lagun zendu direla baieztatu dute

ACNUR Nazio Batuen Erakundeko Errefuxiatuen Laguntzarako Agentziaren arabera, gutxienez 180 izan daitezke iragan larunbatean Mediterraneoan, Libiako kostaldean, izan zen naufragioan.


ACNUR-ren Italiako bozeramaile Carlotta Samik jakinarazi du gutxienez 180 pertsona izan daitezkeela larunbateko naufragioaren ondorioz Mediterraneoan hildakoak.

Azken orduotan bildutako testigantzetan oinarrituta ondorioztatu dute gutxienez 180 direla ontzia hondoratu eta gero desagertu ziren lagunak.

Samik baieztatu duenez, itsaso zabalean pasatako orduen ondorioz, litekeena da desagertutako guztiak hilda egotea.

Mediterraneoko uretan jazo zen naufragioa, Libiako kostaldean.